Zelta terminoak jatorri greziarra du (keltoi). Beraien buruari galiain, hau da, galiar deitzen diete.
K.a. VII. mende inguruan Iberiar Penintsularen erdialdetik zabaldu ziren, baina k.a. VI mendean penintsularen iparrekialdea iberoen esku galdu zuten, Iberiako zeltak kontinenteko beraien kideetatik bananduta geratu zirelarik.
K.a. IV. mendetik aurrera, zeltak Frantziaren iparraldea eta erdialdea hartu zuten (Galia), Italiaren iparraldea eta britaniar irlen zati handiena. Balkanetatik ere hedatu ziren, Asiako eskualde batera ere helduz, Galatia. Garai honetan druidismoa sartu zen irletako zeltetan, gerora kontinentera zabalduko zelarik.
K.a. II. mendetitik aurrera, zelteken germaniarren eta geroago erromatarren presio militarra nozitzen hasten dira. Hamarkada gutxi batzuetan Galia osoa okupatuta dago, Irlanda ezik. Denade, erromatarren presentzia Britania Handian ez zen luzeegia izan eta honek hizkuntza zeltei bizirautea eragin zuen, geroago kontinentera itzuliz (frantziar Bretaña). K.o. VII. mendean zeltek bere azken zabaltzea egiten dute: irlandarrek Kaledonia inbaditu zuten, Eskozia izatera pasa zena.
Kelt | Kelten | Келти | Celtes | Keltové | Y Celtiaid | Kelterne | Kelten | Κελτικός πολιτισμός | Celt | Keltoj | Celta | Keltit | Celtes | Celta | Ny Celtiee | קלטים | Kelták | Celti | ケルト人 | Celtae | Keltai | Ķelti | Celt | Kelten | Keltarar | Keltere | Celtowie | Celtas | Celt | Кельты | Kelti | Келти | Kelter | Kelt | Кельти | 凯尔特人