article

Xenofobia atzerritarrei, talde etniko desberdinei edota kultura arrotzeko pertsonei deskonfidantza, gorrotoa, arbuioa eta fobia eragiten duen aurriritzi bat da. XX. mendearen amaiera aldera oldarkor agertu da talde etniko ezberdinak elkarbizitzen diren hainbat gizarte eta tokitan. Arrazismoa bezala, xenofobia norberarena ez den kultura ororen arbuioan eta baztertzean oinarritutako ideologia bat da. Segregazio kulturala aldarrikatzen du eta atzerritarrak eta inmigranteak asimilazio soziokulturalaren bidez onartzen ditu soilik.

Xenofobia aurriritzi historiko, linguistiko, erlijioso, kultural eta nazionaletan oinarritzen da, talde etniko ezberdinen erabateko eta nahitaezgo banantzea justifikatzeko, norberaren identitatea ez galtzeko. Aurriritzi hauek botere ekonomiko eta politikoarekin nahastuz gero, gehiengoaren xenofobiak atzerritar inmigranteak arbuiatu eta baztertzen ditu, errekurtso existentzialetarako aurkari bezala ikusten bait ditu.

XX. mendeko amaierako krisi sozioekonomikoek ekintza xenofoboak ugaritu dituzte hainbat herrialdetan, pintada, pankarta, foileto, diskurtso eta kanpainetatik, eraso indibidual edota kolektibo, apropos eragindako sute, lintxamendu, hilketa eta garbiketa etnikoetaraino izan daitezkeenak.

Ксенофобия | Xenofobie | Xenofobi | Xenophobie | Xenophobia | Ksenofobio | Xenofobia | Ksenofobia | Xénophobie | שנאת זרים | Ksenofobija | Xenofóbia | Xenofobia | Xenofobia | 外国人恐怖症 | ქსენოფობია | Xenofobie | Xenofobi | Ksenofobia | Xenofobia | Xenofobie | Ксенофобия | Främlingsfientlighet | Zenofobi | Ксенофобія

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Xenofobia".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld