article

Txina Asia ekialdean kokatuta dagoen estatua da, munduko populatuena (1.300.000.000 biztanle).

Geografia


Bere mugak honakoak dira: Errusia eta Mongolia iparraldean; Ipar Korea, Itsaso Horia eta Txinako Itsasoa ekialdean; Vietnam, Laos, Myanmar edo Birmania, India, Bhutan, Sikkim eta Nepal hegoaldean; eta Pakistan, Afganistan, Tadjikistan, Kirgizistan eta Kazakhstan mendebaldean.

Azalera, berriz, 9,600,000 km²koa du. Tibet konkistatu zuenetik munduko hirugarren herrialderik handiena da, Errusiaren eta Kanadaren atzetik. Historian zehar inperiorik itxienetakoa izan da, nahiz eta Asiako herrialdeetan eragin handia izan. Gobernu komunista du, eta bere ekonomia azken urteotatik gaurdaino asko hazi da.

Hizkuntzak


Txinako hizkuntza nagusia txinera (汉语/漢語, Pinyin: Hànyǔ, 华语/華語, Huáyǔ edo 中文, Zhōngwén) da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan (Taiwanen) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Lurrean gehien hitz egiten den hizkuntza da.

Txinera estandarra Putonghua da, Herriaren Mintzaira. Mandarin dialekto multzoaren Pekineko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena non batzuk hizkuntzak bereizten dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.

Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienak tibetera, zhuangera eta hmong hizkuntzak dira sinotibetar familian. Indoeuropar familian, errusiera eta tadjikera daude, eta koreaera hizkuntza isolatua kenduta Txinako beste hizkuntzak familia altaikoan, familia austroasiatikoan, tai-kadai familian eta familia austronesiarrean kokatzen dira.

Kolonizazio europarraren ondorioz, Macaon portugalera ere ofiziala da, eta Hong Kongen ingelesa.

Turismoa


Txinara joateko pasaportea eta bisa beharrezkoak dira. Txinako dirua, yuana (Renminbi) ezin da Europan erosi, baina hoteletan eta Txinako Banketxean aldatzen dute. Yuana ezin da Txinatik atera, eta atzerako aldaketa egiteko lehen aldaketaren ziurtagiria eskatzen dute, Txinako Banketxearen zigiluaz.

Kanpo loturak


Asiako herrialdeak

চীন | ᏥᎾ | Èína | Tsieina | Kina | Portal China | China | %C4%88inio | China | Hiina | Kiina | Chine | סין | China | China | Kína | Cina | 中国 | ფაიფური | Tiong-kok | China | China | Kina | Chiny | China | Китай | चीन | China | Kitajska | Kina | 中国 | Tiong-kok

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Txina".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld