article

Pirinioak Iberiar Penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Atlantiar ozeanoan sortaldeko Creus-eko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago. Pyrenees composite NASA.jpg

Iparraldeko isurialdean, Frantzian, Akitania, Languedoc-Rousillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da. Hegoaldean, Espainian, Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Katalunia parean.

Jatorri etimologikoa


Dirudienez, Pirinioak izena greziar mitologiako Atlasen alaba Pirene-ri zor zaio. Greziarren ustez, Pirene ingurune honetan bizi zen gazte bat zen, Herkulesek bere bidaietako batean eraman zuena.

Beste teoria batek dioenez, euskal jatorria izango luke toponimoak. Honen arabera, jatorrizko izena Ilene os izango litzateke, Ilargiaren mendiak, Ilene ilargia baita.

Geologia


Ezaugarri geologiko nabarmenenetako bat bere disimetria da, bai zeharka (malda handiagoa da Frantziako aldetik), baita luzetara ere (Atlantiko aldera emeki jaisten den bitartean, Mediterraneoan bapatean egiten du).

Aro tertziarioan sortu ziren, toleskuntza alpetar-himalaiarra gertatu zenean. Egiturari dagokionez, Alpeekiko erabat desberdinak dira, izan ere, hauetan mantuen lerrakuntzak garrantzi handia duen bitartean, Pirinioak toleskuntza autoktonoaren ondoriozko mendikatea dira.

Gailurrak


Peña Forca.jpg Mendikate honetako gailurrik esanguratsuenak honakoak dira:

Mendebaldeko Pirinioak

Erdialdeko Pirinioak

Castillo d´Acher.jpg Ordesa eta Monte Perdido Las Tres Marías.jpg Pineta PICO DE PINETA.JPG Gistain Benasque

Luchon

Ekialdeko Pirinioak

Glaziareak


Kuaternarioko glaziazioak eragin handiagoa izan zuen Piriniotan penintsulako gainerako mendikateetan baino eta honen ondorioz, modelaketa glaziarraren aztarnak ikusten dira Canigo-tik Adi mendiraino. Gaur egungo ibon gehienek jatorri glaziarra dute. Pirinioek zirku-glaziareak eta mihi txikiak 3000 metrotik gora aurki daitezke bakarrik: Balaitus, Vignemale, Monte Perdido eta Maladeta.

Ibaiak


Iparraldeko isurialdean:
  • Aturri
  • Garona
  • Errobi
  • Urdazuri
  • Tec
  • Tet
  • Aglí
  • Ande
Hegoaldeko isurialdean:
  • Bidasoa
  • Aragoi
  • Gallego
  • Cinca
  • Esera
  • Segre
  • Ter
  • Llobregat
  • Muga
  • Fluvia

Pirineistak


Mendikate honen azterketan aritutako mendizale eta zientzialari ospetsuetako batzuk hauek dira:
  • Louis Francois Ramond de Carbonnières. Naturalista. (1755-1827)
  • Franz Schrader. Geografoa. (Bordele, 1844 - Paris, 1924)
  • Henry Russell. Russell-Killough kontea. (Toulouse, 1834 - Biarritz, 1909)

Aisia


Mendikate honetan aisialdirako egokitutako ingurune ugari dago, klimak eta edertasunak erakarrita jende asko gerturatzen baita. Eskiatzeko instalazioek toki ugari behar dutenez, erabat eraldatu dute goi-mendian egiten den lurraren erabilera. Espainian dauden eski-estazioak hauek dira: Candanchu Astun *," target="_blank" >Panticosa-Los Lagos *," target="_blank" >BoíTaül Resort *," target="_blank" >Port-Ainé *," target="_blank" >Espot Esquí Parc *," target="_blank" > La Molina *," target="_blank" >Vall de Núria *," target="_blank" >Rasos de Peguera [http://www.rasos.net.

Andorran: Ordino Arcalis Pal Arinsal *," target="_blank" >Soldeu el Tarter *.

Frantzian: La Pierre-st Martín, Artouste Gourette *," target="_blank" >Cauterets *," target="_blank" >Bareges *," target="_blank" >Piau Engaly *," target="_blank" >Val Louron *, Luchon Superbagneres, Porte Puimorens, Ax-Les-Thermes, Font Romeu, Les Angles, Puyvalador, Formigueres, Puigmal 2600, Cambré d´Aze, Guzet, Les Mont d´Olmes, Ascou-Pailheres, Mijanes-Donezan.

Mendikateak

Pireneë | Os Perinés | Pirineji | Pirineus | Pyreneje | Pyrenæerne | Pyrenäen | Pyrenees | Pireneoj | Pirineos | Püreneed | Pyreneet | Pyrénées | Pirineos | הרי הפירינאים | Pirenei | Pirenei | ピレネー山脈 | 피레네 산맥 | Pyreneeën | Pyreneene | Pireneje | Pireneus | Пиренеи | Pyreneje | Пиринеји | Pyrenéerna | Піренеї | 比利牛斯山

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Pirinioak".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld