Pekin edo Beijing (txineraz: 北京; Hanyu Pinyin: Běijīng; Wade-Giles: Pei-ching; Txinako posta zerbitzuaren sistemaren transkripzioa: Peking) Txinako Herri Errepublikako hiriburua da. Probintzia estatusa duen Txinako udalerrietako bat da, gobernuak zuzenean administratzen duena Txinako Errepublika osatu zenetik. Probintziak Hebei probintziarekin iparraldean, mendebalde, hegoalde, ekialdean eta Tianjin Udalerriarekin hegoekialdean egiten du muga.
Biztanleei dagokionez Beijing bigarren hiri haundiena da Shanghai-ren atzetik. Garraio zerbitzuen elkargune garrantzitsua da trenbide linea eta errepide asko bertatik irtetzen baitira. Horrez gain, bertako aireportura nazioarte mailako hegaldi asko heltzen dira. Hiriburu hau Txinako gune politiko, kultural garrantzitsuena bezala ezagutzen da ekonomia arloan garrantzitsuenak Shanghai eta Hong Kong direlarik.
Hiri honek historian zehar izen ugari izan ditu eta agintarien aldaketen arabera hiriaren izendapen ofiziala aldatuz joan da. 1928 eta 1949 urteen artean hiria Beiping (Iparraldeko bakea) bezala ezagutzen zen, Ming dinastiaren garaian bezala. Izendapen honek hiriburu maila kentzen zion hiriari, Txinako hiriburu bakarra Nanjing zela azpimarratzeko. Japoniarren okupazio garaian hiriak Beijing izendapena berreskuperatu zuen eta Bigarren mundu gerraren ondoren Beiping izena hartu zuen hiriak berriro.
1949. urtean Txinako Alderdi Komunistak hiriaren izena aldatu eta Beijing izena hartu zuen hiriak, alderdi komunistak hiria txinako hiriburu bihurtzearen asmoarekin bateginik. Taiwan-en herbestean zegoen Txinatar Errepublikako gobernuak Beiping izendapena erabiltzen jarraitu zuen baina gaur egun Beijing Taiwan-en ere onartuta dago.
Txina iparraldeko Jin dinastiak (K.o. 936 - K.O.947) bere menpeko lurralde asko galdu zituen , Beijing barne, Khitan Liao dinastiak hartu zuelarik ingurune hauen kontrola 10. mendean. 938. urtean Liao dinastiak gaur Beijing den tokian Nanjing izeneko bigarren mailako hiriburu bat ezarri zuen. 1125. urtean, Jurchen Jin dinastia eta Liao dinastia batu egin ziren eta Nanjing bihurtu zen hiriburu nagusi, bere izena Zhongdu (hiriburu zentrala) izatera pasatu zelarik.
Mongoliarrek Yuan dinastia sortu zuten Txina konkistatu zutenean, Zhongdu hiriburua 1215. urtean birrindu eta Hiriburu Handia bezala berreraikiz, hau delarik gaur ezagutzen den Beijing-en jatorria.
Ming dinastiak mongoliarrei irabazi ondoren Nanjing bihurtu zen Txinako hiriburua hasiera batean baina 1403. urtean, Ming dinastiaren hirugarren enperadoreak, Yǒnglèk (zeinak boterea bere iloba hil eta gero lortu zuen) hiriburutza berriro Beijing-era eraman zuen. Hiri debekatua 1406 eta 1420 artean eraiki zen. Honen ondoren Zeruaren tenplua (1420an eraikia) eta beste proiektu batzuk eraiki ziren. Tian'anmen atea Ming dinastian bi aldiz errea izan zen baina 1651. urtean berreraikia izan zen.
Mantxutarrek Ming dinastia garaitu zutenean Qing Dinastia heldu zen boterera. Dinastia honek iraun zuen bitartean, Beijing Txinako hiriburu izaten jarraitu zuen.
1911ko Xinhai iraultzan zehar, zeinak Qing dinastia errepublika batez ordezkatu nahi zuen, hasiera batean Nanjing hiriburu bezala ezartzeko intentzioa zegoen baina azkenean Yuan Shinai ofizial Quinzaleak egindako presioei esker Qing dinastiaren enperadorearen abdikazioa lortu zenez iraultzaileek Yuan Shinai errepublikako presidente bezela onartu zuten, baita Beijing Txinako hiriburu izaten jarraitu behar zuela ere.
Yuan-ek pixkanaka bere indarra handitu zuen eta 1915. urtean Txinatar inperioa aldarrikatu zuen, bera enperadore izendaturik. Ekintza hau herriak ez zuen gustuko eta Yuan Shinai urte bat geroago hiltzearekin batera, erregimen labur hau bukatu egin zen. Hortik aurrera Txina lurralde txikien kontrola zuten jauntxoen esku gelditu zen. Jauntxo indartsuenen artean maiz gertatzen ziren gudak (Zhili-Anhui guda, Lehen Zhili-Fengtian guda eta Bigarren Zhili-Fengtian guda adibidez) Beijing hiriburuaren kontrola lortzeko helburuarekin.
Kuomintang-en alderdi abertzaleak jauntxoen arteko liskarrak baretzea lortu zuen, Nanjing izendatu zuelarik Txinako Errepublikako hiriburu eta Beijing Beiping izena izatera pasatu zen. Txina eta Japoniarren arteko gudan, Beijing 1937ko Uztailaren 29an hartu zuten tropa japoniarrek eta okupazioak iraun zuen bitartean lurralde okupatuetan agintzen zuen Txinako Iparraldeko kontseilu exekutiboaren egoitza izan zen. Okupazioak Japonia errenditu zen arte iraun zuen, 1945ko Abuztuaren 15a arte hain zuzen ere.
1949ko Urtarrilaren 31an, Guda Zibli txinarrean zehar, indar komunistak indarkeria erabili gabe sartu ziren Beijing-en. Urte hartako Urriaren 1ean Txinako Alderdi Komunistaren buru zen Mao Zedong-ek Tian'anmen plazan Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen. Tiananmen_Plaza.jpg
Deng Xiaoping-en aldaketa ekonomikoen ondoren, hirigunea asko handitu eta aldatu zen. Gumao merkataritza-gune bat izatera pasatu zen eta Wangfujing eta Xidan erosteta gune bihurtu dira. Zhongguancun aldiz, elektronia txinatarraren erakusleiho da orain.
Hiriburu izaki, Beijing-en politikarekin erlazionatutako zenbait istilu gertatu dira azken urteotan. Tiananmen plaza, Txinako gune espirituala bezala ezaguna dena, 1976ko Tiananmen plazako lehen protestak gertatu ziren eta bigarren aldiz 1989. urtean, zeina militar indarkeriarekin bukatu zen. Tiananmen plaza Falun Gong-ek antolaturiko protesten tokia ere izan da.
Azken urte hauetan, Beijing-en hazkundearekin urbanizazioaren inguruko arazoak azaleratu ditu, trafiko maila altuak, aire kutsatua, auzo historikoak botatzea eta herrialdearen lurralde txiroetatik datozen etorkinen iritsiera adibidez.
2005 urte hasieran gobernuak Beijing-en hazkunde kontrolgabea geldiarazi zuen eta une hartatik aurrera hiriburuaren hazkundea hirigunetik hurbil dauden zirkuluerdietan egitea erabaki zen, ekialde eta mendebaldean.
Beijing 2008 urteko Udako Joko Olinpikoen egoitza izendatu da, erabaki honek nazio harrotasuna areagotzea ekarri du.
Hirigunea ingurabide zentrokideetan hegatzen da, Tian'anmen erdigune dutelarik, Hiri debekatuaren hegoalde eta Zhongnanhai-ren ekialdean (Txinako Herri Errepublikako maila goreneko liderren egoitza). Alde zaharra, zeina bere forma simetriko eta horizontalagatik ezagutu daitekeen, bigarren ingurabideak mugatzen du (hiriko harresi zaharra zegoen tokian eraikia). Auzo berriak hiru eta laugarren ingurabideen artean daude.
Zhongguancun, Txinako gune teknologikoa, hirigunearen iparmendebaldean dago eta bertan daude Peking eta Tsinghua, zeinak herrialdeko unibertsitate entzutetsuenetakoak diren. Unibertsitate hauen iparraldean daude Udako jauregia eta Udako jauregi zaharraren arrastoak, Qing dinastiaren enperadoreen bizilekua. Negozio auzoa Gumao gunearen ekialean dago, finantzagunea hiriaren mendebaldean dagoen bitartean. 2008ko Joko Olinpikoetarako eraikitzen ari den hiri olinpikoa hirigunearen iparraldean dago. Mendeabaldean gobernuaren eta indar militarren egoitzak daude, Txinako Museo Militarra adibidez. ClimateBeijingChina.PNG
Horrez gainera, hiriak aire poluzio handia dauka industria eta trafiko maila altuak direla eta. Beijing 2008ko Udako Joko Olinpikoetarako garbiketa prosezu baten barruan dago.
Beste 8 distritu eta 2 konderriak hiritik hurrunago daude eta hiri kanpoko auzo, herri eta nekazalguneetan agintzen dute.
Hiriko 18 distritu eta konderriak 273 administrazio unitate txikiagoetan banatuta daude.
Azken urte hauetan hirugarren sektoreak garapen haundia izan du, luxuzko eraikuntza eta automobilgintzak batez ere. 2005. urtean, 28.032 metro karratu etxebizitza saldu ziren, 175.880 milioi yuan-eko balioarekin. 2004. urtean, 2.146.000 automobil zeuden erregistraturik, %64a baino gehiago jabetza pribatukoak.
Modern_Beijing_Skyline_Oct2004.jpg 2004. urtean]]Gumao inguruan dagoen Beijing CBD hiriko negozio distritua bezala ezagutzen da eta lurraldeko enpresen egoitza eta merkatalguneak bertan daude. Beijing-eko finantzagunea Fuxingmen eta Fuchengmen auzoetan dago. Wangfujing eta Xidan dira Txinako hiriburuko erosketa gune garrantzitsuena eta Zhongguancun Txinako elektronika, konputagailu eta medikuntza industriaren gune garrantzitsuena, "Txinako Silicon Valley" bezala ezagutzen da. Horrez gain, hiria pirateatutako produktuen salgune garrantzitsua da.
Industriari dagokionez, mendebaldean dagoen Shijingshan auzoa da hiriko tokirik garrantzitsuena. Nekazaritza hirigunetik kanpo egiten da ekoiztutako zereal garrantzitsuenak garia eta artoa direlarik. Barazkiak hirigunetik hurbilago hazten dira hiriko hornikuntza errazteko.
Pekingo hazkuntza azkarra dela eta arazo berriak sortu zaizkio hiriari. Gobernuak ezarritako "Energia-aurrezte" kanpainak maiz gertatzen dira. Horrez gain, hiritar eta turistak askotan etxeko uraren kalitate eskas eta oinarrizko zerbitzuen (elektrizitatea, gas naturala...) prezio altuaz kexatzen dira. Industriagune gehienak garbitzeko esfortzu handiak egin dira baina lantegi batzuk garbitzeko ezintasuna dela medio, lantegi hauek Xi'an bezalako beste hiri batzuetara eraman dira
Herrialdeetako hiriburuak | Txina
Beijing | Pekín | بكين | Пекин | বেইজিং | Pequín | Peking | Пекин | Beijing | Beijing | Peking | Πεκίνο | Beijing | Pekino | Pekín | Peking | Peking | Pékin | Beijing - 北京 | בייג'ינג | बेइजिन्ग | Peking | Beijing | Beijing | Peking | Pechino | 北京 | Beijing | პეკინი | 베이징 | Pekîn | Pechinum | Peking | Pekinas | Pekina | Пекинг | Beijing | Beijing | Peking | Beijing | Beijing | Pekin | Pequim | Beijing | Пекин | Pechinu | Peking | Beijing | Peking | Peking | Peking | பீஜிங் | ปักกิ่ง | Pekin | بېيجىڭ | Bắc Kinh | Baekging | 北京市 | 北京