article

Navarra - Mapa municipal.svg | Burgui Spain.jpg

Nafarroako Foru Erkidegoa edo Nafarroa Garaia (gaztelaniaz Navarra), Euskal Herriko zazpi lurraldeetariko bat da. Iruñea du hiriburu (191.000 biztanle).

Nafarroako Foru Erkidegoa gaur egun Espainiako Erresumaren barruan datza. Baina, historikoki, Nafarroa Erresuma independentea zen Albako Duke espainolaren agindupeko gudarosteek inbaditu zuten arte.

Nafarroa Garaia Iberiar peninsularen iparraldean dago. Bere mugakideak hauexek dira: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa iparraldean, Aragoi ekialdean, Errioxa hegoaldean, eta Gipuzkoa eta Araba mendebaldean.

Datu orokorrak


Populazioa 584.734 biztanlekoa zen 2004. urtean, 56.27 bizt../km²-ko dentsitatearekin. Horietatik, heren bat bizi da Iruñean. Lurrazalaren hedadura 10.391 km²koa da. Nafarroako Foru Erkidegoan 272 herri ezberdin daude.

Hizkuntzak


Bi hizkuntza erabiltzen dira: Gaztelania eta Euskara. Gaur egun, ipar eskualdeetan bakarrik da koofiziala euskara, Hizkuntza-eremuen legearen arabera "euskaldun eremua" deiturikoan. "Eremu mistoan" tarteko estatus sasi-koofiziala dauka eta "eremu ez euskaldunean" batere ofizialtasunik ez.

Euskalkiei dagokienez, Nafarroa Garaiak bi aldaera ditu (nafar-lapurtera eta ekialdeko nafarrera).

Banaketa administratiboa


Inguru naturala


Historia


Nafarroako Erresuma Europako Erdi Aroko erresumen artean garrantzitsuenetarikoa zen. Erresuma, Euskal Herriko lurralde guztiak hartzen zituen Antso III Handiaren garaian.

Nafarroako errege hau izan zen baita ere Aragoiko kontea eta Hispaniako enperadore. Hiltzean, bere lurrak lau semeen artean banatu zituen: Gaztelako Fernando I, Aragoiko Ramiro I, Gonzalo de Sobrarbe Ribagorza eta García IV Nafarroako errege bezela.

XIII. mendetik aurrera, Gaztelako erregeak kendu zizkion Nafarroako erregeari Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurrak. XVI. mendearen hasieran Alba-ko Dukeak militarki hartu zuen Nafarroa Garaia, eta beraz Espainiako erregeek Nafarroako erregeek bihurtu ziren, gerratearen bidez. Nafarroa behera ez zuten Espainiar armadak lortu, eta independiente gelditu zen.

Bitarte horretan bizi izan zen Xabierko Frantzisko, Jesusen Konpainian sartu eta Asian misiolari ibili ondoren santu eta Nafarroako patroi bihurtu zena Geroago, Nafarroako Henri III. errege zena, Frantziako Henri IV bihurtu zen 1589. urtean, katolizismoa onartu ondoren. Ondorengo Frantziako errege guztiak, beraz, "Roi de France et de Navarre" izan zuten titulua.

Frantziako iraultzaren ondoren galdu zuen Nafarroa Beherak askatasuna.

Hegoaldean, Nafarroa garaia erresuma bezela gelditu zen, nahiz eta Espainiar erregea hartu behar. 1841. urtean galdu zuen bere askatasuna, lehen karlistada galdu ondoren.

Ikus, gainera: Nafarroako erregeen zerrenda

Euskararen historia Nafarroan

Navarra - Mapa densidad euskera 2001.svg

Ikus, gainera: Euskararen historia

Biografia interesgarriak


Jaiak


Kanpo loturak


nafarroa | Euskal Herriko probintziak

Nabarra | منطقة نافارا الذاتية الحكم | Navarra | Navarra | Navarra | Navarra | Navarra (Region) | Navarre | Navaro | Navarra | Navarra | ناوار | Navarra | Haute-Navarre | Navarra | Navarra | Navarra | ナバラ州 | ნავარა | Navarra | Navarra (regio) | Navarra | Nawarra | Navarra | Navarra | Наварра | Navarra | Navarra

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Nafarroako Foru Erkidegoa".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld