Mach zenbakia (M edo Ma) objetu baten abiadura eta mugitzen den inguruan soinuaren abiaduraren arteko zatidura da:
non:
Izena Ernst Mach fisikari austriarraren omenez datorkio, honek XIX. mendean gasen dinamikan egin zituen azterketa garrantzitsuengatik. Dimentsiorik gabeko zenbakia da, bi magnitude bereen arteko zatidura baita.
Orokorrean, hegazkinetan erabiltzen da, aerodinamikan Mach zenbakiak duen garrantziagatik. Reynolds zenbakia bezala, Mach zenbakia antzekotasun dinamikoa zehazten duen parametroa da, eta Mach zenbaki bera duten bi egoeratan indar aerodinamikoak berdinak izango dira. Mach zenbakiaren arabera, abiadura hainbat motatan sailkatzen da:
Airean soinuaren abiadura ez da konstantea, tenperaturarekin aldatzen baita. Horrela, Mach berdin batek abiadura ezberdinak esan nahi ditzake altuera eta egoera ezberdinetan. Adibidez, baldintza estandarretan, itsaso mailan airearen abiadura 340 m/s-koa da, edo 1.225 km/h. Mach 1 abiadura daraman hegazkin batek itsaso mailan 1.225 km/h-ko abiadura izango du, baina 12.000 m-ko altueran Mach berdinean abiadura 1.062 km/h-koa izango da, soinuaren abiadura tenperaturaren arabera aldatzen baita, eta altuera horretan tenperatura itsaso mailan baino 72 ºC gutxiago da.
Hegazkinetan Mach zenbakia neurtzea garrantzitsua da, askotan abiadura maximoa Mach zenbakiaren araberakoa baita. Airearekiko abiadura neurtzeko bezala, Pitot hodia erabiltzen da. Pitot-estatiko sistemarekin geldialdi presioa (p0) eta presio estatikoa (p) neurtzen dira, eta horien arabera Mach zenbakia ateratzen da:
Airearentzat γ = 1,4 denez:
Hala ere, formula hau abiadura txikientzat soilik da erabilgarria. Abiadura supersonikoetan:
ماخ | Число на Мах | Número Mach | Machovo číslo | Mach-Zahl | Μαχ | Mach number | Número Mach | Maĥo | Nombre de Mach | Número Mach | Mach | Mach | Numero di Mach | מספר מאך | Mach-szám | Machgetal | マッハ数 | Mach | Liczba Macha | Número de Mach | Число Маха | Machovo číslo | Machovo število | Mach-luku | Mach | เลขมัค | 马赫
This article is licensed under the GNU Free Documentation License.
It uses material from the
"Mach zenbakia".
Home Page • arts • business • computers • games • health • hospitals • home • kids & teens • news • physicians • recreation• reference • regional • science • shopping • society • sports • world