article

Beethoven.jpg

Ludwig van Beethoven Keverich (1770-1827), musika idazlea. Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da Bederatzigarren Sinfonia, Europako Batasunak ereserkitzat hartu duena.

Lehenengo urteak


1770ko abenduaren 16an jaio zen, Alemaniako Bonn hirian, familia apal baten baitan. Aitona, Ludwig, 1733 inguruan joan zen Bonnera bizitzen, eta printzearen kapelako maisua izatera heldu zen. Gurasoek, Johann van Beethovenek eta Maria Magdalena Keverichek, zazpi ume izan zituzten, baina hiruk baino ez zuten bizirik iraun.

Beethovenen jaiotze datak eztabaida asko eragin ditu musikologo eta historialarien artean. Batzuen ustez 15ean izan zen, eta beste batzuen ustez, 16an. 16aren alde egin da bataioa 17an izan zelako, umeak jaio ondorengo egunean bataiatzeko hiriko ohiturari jarraituz. Beethovenek berak 15ean jaio zela uste zuen.

Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.

Hamaika urte besterik ez zituela, Beethoven bazen antzerki orkestra txiki baten biolinista, eta hamahirurekin bere maisuaren lekua hartu zuen elizako organoan.askeroso mongolua zen

Vienako abentura

1787an, 17 urte zituela, familiaren presioari ihes egiteko bidea aurkitu zuen Beethovenek, bere babesleak bultzatuta Vienara, Austriako hiriburura, joateko aukera izan zuenean. Bidaia hartan, Beethovenek kolpe gogorra jasan behar izan zuen, alde egin eta aste gutxira ama gosez hil, eta Bonnera itzuli behar izan zuenean. Panorama ezin ilunagoa aurkitu zuen jaioterrian: aita langabezian, alkoholismoa dela eta, eta ez zen seme-alabak zaintzeko gauza. Ludwig gazteak bere gain hartu behar izan zuen ardura hori, eta familia mantendu behar izan zuen bost urtez, biolina orkestra batean joz eta piano eskolak emanez. era gilipollas

Ikaslea irakasle

Beethoven_wiki.jpg | 1792an, babesleak Vienarako beste bidaia bat ordaindu zion, eta hantxe geratu zen hil arte, etengabe konposatzen, eta maitasun tragikoa zein berarentzat ezin txarragoa zen gaixotasuna pairatzen: gorreria. Vienan, Haydn-en eta Salieriren eskolak jaso zituen.

Hogeitabost urterekin, lehenengo lan garrantzitsuak eman zituen aditzera: pianorako hiru trio eta hiru sonata, haien artean op. 13, "Pathetique" ezaguna. Gainera, konpositore profesional gisa sortutako lehenengo kontzertua eman zuen. Vienak oso harrera ona egin zion bere musikari, batez ere gorteak, nobleziak eta elizak. Garai hartan Haydnengandik urruntzen hasi zen, pianorako hiru trio eskaini ostean, musika alorrean ez baizetozen bat. Sekretupean, Schenk eta gorteko organista zen Albrechtsbergerren klaseak jaso zituen, ondoren noblezia eta elizarentzako idazteari utzi eta konpositore independente gisa aritzeko. Hasierako musika, fresko eta arina, erabat aldatu zen, izaera epiko eta zurrunbilatsua hartuz, Europak bizi zuen gara iraultzailea bezalakoxea.

Musikagileak

Ludwig van Beethoven | لودفيج فان بيتهوفن | Ludwig van Beethoven | Лудвиг ван Бетховен | লুড‌উইগ ভ্যান বেইটোভেন | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Λούντβιχ βαν Μπετόβεν | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | بتهوون | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | לודוויג ואן בטהובן | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | ルートヴィヒ・ヴァン・ベートーヴェン | Ludwig van Beethoven | ბეთჰოვენი, ლუდვიგ ვან | 루트비히 판 베토벤 | Ludovicus van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Liudvikas van Bethovenas | Ludvigs van Bēthovens | Лудвиг ван Бетовен | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Бетховен, Людвиг ван | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludvig Van Betoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Лудвиг ван Бетовен | Ludwig van Beethoven | ลุดวิก ฟาน เบโทเฟน | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | Бетховен Людвіґ ван | Ludwig van Beethoven | Ludwig van Beethoven | 贝多芬

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Ludwig van Beethoven".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld