Euskara Euskal Herrian (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Behe Nafarroa eta Zuberoan) mintzatzen den hizkuntza ez indo-europarra da.
Antzinean, gaur egun Espainia den, Errioxa, Kantabria, Burgos, Huesca eta Zaragozan hitz egiten zen. Akitania eta Erdiko Piriniotan ere hiztunak zituen.
Iberiar Penintsulan oraindik irauten duen hizkuntza aurre-erromanikoa da. Desagertzeko zorian egon bazen ere, XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi zen indartzen hizkuntza bezala. Gernikako Estatutuaren etorrerak asko lagundu zion, honi esker, Euskadin ofizial bezala ezagutzen zelako euskara.
XX. mendean, "euskara batua" sortu zen; euskalki ezberdinak batzeko beharrari erantzunteko. Gaur egun, hizkuntza ofiziala euskara batua da. Komunikabide, ikaskuntza, administrazio eta aisian erabiltzen dena.
Euskararen jatorria inoiz ez da jakin zehazki, baina teoria ezberdinak daude. Batzuk, hizkuntza kaukasikoetatik datorrelako teorian oinarritzen dira, beste batzuk hizkuntza bereberetatik datorrela ordea. Zehazki ez dakigu.
Gauza bat argi dago, hizkuntza indoeuroparrek mendebaldea estali aurreko hizkuntza bakarra dela Europa osoan. Beraz, k.a. 2000 urteetan inguru hauetara etorritako herri edo mintzaira indoeuroparren aurrekoa da.
Antzinatean, euskararen hiztunen multzoa Ebro ibaitik Garona ibairaino eta Pirinioetan Kataluniako lurretaraino zabaltzen zen. K.o. lehenengo milurtekoan eremu horrek atzerakada itzela izan zuen Pirinioetan eta iparraldean, batez ere Erromatar inperioaren eraginez. Erromatarrek latindar hizkuntza ekarri zuten beraiekin, zeina beraien menpeko lurralde guztietan barneratzen zaiatu ziren.
Euskararen lehen idatziak Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako hitzak dira. Hauek III. mendetik VI. menderarteko hedapena izan dezakete. Bertan ZURI URDIN GORI, EDAN IAN LO, GEURE ATA ZUTAN, URDIN ISAR, IESUS IOSHE ATA TA MIRIAN AMA, IAN ETA EDAN eta IAUN dira aurkitutako hitz batzuk. Ondoren zaharrenak Kukuilako Donemiliagan (Errioxa, Espainia) aurkitu ziren. Monastegi honetan bertan idatzi zen gaztelaniazko lehen idazkia.
Errekonkistarekin eremu berriak irabazi zituen Ebrotik hegoalderantz (Errioxan eta Burgosen). Euskal lurraldearen azken galera historiko nabarienak Araban (XVIII. mendean) eta Nafarroan (XIX.-XX. mendeetan) gertatu dira.
Euskarak inguruko hizkuntzekin milaka urteko harremana izan du. Hasieran Iberiar penintsulako eta gaur egun Frantziari dagokion lurraldeko hizkuntza indoeuroparrarekin. Kristau Aroa hastean, erromatartzeak eta kristautzeak ekarri zuten latinarekin eta, handik berehala, Erdi Aroko erromantze jaioberriekin (okzitaniera/gaskoiera, aragoiera edo nagar erromantze eta gaztelaniarekin).
Aro Moderno-Garaikideetan, auzoko lehiakide zailenak frantsesa (geroago hurbildua) eta, berriz er, gaztelania ofizialduak izan dira. Berrikitan ezik, euskarak ez du izan historian (bere osotasunean gutxienez) legezko aitorpen ofizialik.
Ondoriozta dezakegu beraz, gaur egun, euskara, hurrengo hizkuntzetatik influentziaturik dagoela: iberoa, latina, gaztelania, gaskoiera, frantsesa eta ingelesa. euskara.png
Euskara Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako herrialdeetan hitz egiten da. Euskal mugetatik kanpo, gure mintzaira, Behe Nafarroarekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean (Olorueko kantonamenduan: Eskiula edo Jeruntzeko herrietan,...) entzun dezakegu. Euskal Diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek kontserbatu edo berreskuratu dute, mundu zabalean ezarririk dauden euskal etxeei esker. Oro har, milioi bat lagun inguruk hitz egiten duten hizkuntza dugu.
Euskal Herrian bertan euskararen hedapena edo ezagupena lurraldetik lurraldera ezberdina da. Ikusi alboko mapa
Euskalkiak edo euskal dialektoak honako hauek dira: Bizkaiera (Mendebaldekoa), Gipuzkera (Erdialdekoa), Nafarrera Garaia, Nafar-Lapurtera, Ekialdeko Nafarrera eta Zuberera. Euskara Batua dialektoen zatiketa gainditzeko modelo estandarizatua da.
Baskisch | Idioma basco | لغة باسكية | Vascu | Баски език | Euskareg | Basc | Baskičtina | Basgeg | Baskisk (sprog) | Baskische Sprache | Βασκική γλώσσα | Basque language | Eŭska lingvo | Euskera | Baski keel | Baskin kieli | Basque | Bascais | Éuscaro | בסקית | Baskijski jezik | Baszk nyelv | Bahasa Basque | Lingua basca | バスク語 | ბასკური ენა | 바스크어 | Baskek | Baskisch | Bahasa Basque | Baskisch | Baskisk språk | Basc | Język baskijski | Língua basca | Limba bască | Баскский язык | Basque language | Baskovščina | Баскијски језик | Baskiska | Баскійська мова | 巴斯克語