article

Euskal Herria
Basque_Country_Flag.png Euskal_herria.jpg
Basque Country location map.png Lurraldeen Kokapena.jpg Hizkuntz ofiziala(k)
Euskadin:
Nafarroan:
Iparraldean:

Euskara eta Gaztelera
Euskara1 eta Gaztelera
Frantsesa Hiriburu historikoa Iruñea Hiri handiena Bilbo Azalera 20.947 km² Biztanleria 2.902.962 (2001) Dirua Euroa ( € ) (EUR) Ordu eremua
 - Udan (DST) (UTC +1)
(UTC +2) Gentilizioa euskal, euskalherritar, euskaldun2, euskotar 1Nafarroaren iparraldeko eremuan bakarrik
2berez, euskaraz dakitenetzat bakarrik, baina askotan euskal herritarren sinonimotzat jotzen da
Euskal Herria Pirinio mendien mendebaldean dago kokatuta, Frantzia eta Espainiaren arteko muga ezartzen duten mendikatean, eta Bizkaiko golkotik zabaltzen da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da.

Euskal Herriak, 20.664km²-ko azalera du eta gutxi gora-behera 3.000.000 pertsona bizi dira. 2.500.000 Hegoaldean (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia) eta 500.000 Iparraldean (Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa).

Geografia


Euskal Herriak 7 lurralde ditu. Hauetako lau Hegoaldean, Espainiako administraziopean, eta beste hiru ipar-ekialdean, Frantziako administraziopean, Iparraldean. Hala ere geografikoki datu hau ez da guztiz baliagarria: Bizkaia iparralderago dago Zuberoa baino.

Espainiar administrazioaren azpian daudenak:

Frantziar administrazioaren azpian daudenak:

Gainera Euskal Herriaren barruan Gaztela eta Leonek administratutako Trebiñuko konterria dago eta Kantabriako administrazioak kudeatutako Turtziozeko herria daude.

Egungo mugak

Egun, Hegoaldea Espainiako bi autonomi erkidegotan banatuta dago, Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan. Iparraldea aldiz Frantziako Pirinio Atlantikoko departamenduan kokatzen da, Akitania eskualdeko zati dena.

Kanpo mugei dagokionez honako hauek ditu:

Azalerak eta datu geografikoak

Herrialdea Azalera (km2) Hiriburua Udalerri kopurua
Euskal Herria 20.947,2 Iruñea 683
Araba 3.316,9 Gasteiz 53
Bizkaia 2.236,7 Bilbo 112
Gipuzkoa 1.980,3 Donostia 88
Lapurdi 855,7 Baiona 41
Nafarroa Beherea 1.322,1 Donibane Garazi 74
Nafarroa Garaia 10.421,0 Iruñea 272
Zuberoa 814,5 Maule 43
Iturria Datutalaia

Demografia

Herrialdea Urtea Biztanleria Biztanleria % Dentsitatea Gizonak Emakumeak
Euskal Herria 20011 2.902.962 100% 138,6 1.421.132 1.481.830
Araba 2001 287.928 9,9 86,8 142.892 145.036
Bizkaia 2001 1.123.002 38,7 502,1 545.744 577.258
Gipuzkoa 2001 673.563 23,2 340,1 330.288 343.275
Lapurdi 1999 219.029 7,6 256,0 103.548 115.481
Nafarroa Beherea 1999 28.076 1,0 21,2 14.210 13.866
Nafarroa Garaia 2001 555.829 19,2 53,3 276.629 279.200
Zuberoa 1999 15.535 0,5 19,1 7.821 7.714
1 2001eko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiako datuak eta 1999ko Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako datuak gehituta.
Iturria Datutalaia

Historia


Nafarroako Erresuma izan zen Euskal Herria Pirineoen bi aldeak elkartzeko gai izan zen entitate politiko bakarra. Erresuma Nafarroako Antso III.aren erregealdipean iritsi zen bere hedadurarik handienera. Lurralde euskaldunak biltzen zituen beste hainbat lurralderekin, baina hau banatu egin zen erregearen heriotzaren ostean. 1511. urtean Hegoaldea Espainiako koroan sartu zen, baina Behe Nafarroak independente jarraitu zuen, eta geroago Frantziako koroan sartu zen.

Antso III.aren garaitik, ez da egon gobernu bakar bat 7 lurraldeak batera gobernatu dituenik. Euskal Abertzaletasuna XX. mendearen hasieran hasi zen euskal nazio hori lortzeko asmoz. 1980ko hamarkadan, Espainiak gobernua jarri zuen berriro ere eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoa sortu zen. Euskal abertzaleen nahien aurka, Nafarroaren banaketa ezarri zen eta bi organoen arteko laguntasuna ez da handia. Egun Nafarroa eta EAEren arteko desberdintasun politikoa nabaria da: bigarrenean abertzaleen botuen baketak gehiengo absolutua suposatzen badu ere, Nafarroan, aldiz, botoen gehiengo hori PSOEk eta PP-ek lortzen dute.

Euskal Herria izena historian zehar


Terminoa 1567. urtean agertzen da lehen aldiz idatzia, Joan Perez Lazarraga idazle arabarraren eskuizkribuan, eusquel erria formarekin. Hiru aldiz agertzen da:

beti çagie laudatu
çegaiti doçun eusquel erria
aynbat bentajaz dotadu.

çegayti eusquel errian dira
ederr guztioc dotadu

çeñetan ditut eçautu
eusquel erriau oy nola eben
erregue batec pobladu.

Baita ere Joannes Leizarragaren Testamentu Berrian 1571n argitaratua Arroxelan:

...bat bederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den

Axularrek ere Bordelen 1663 urtean argitaratu Gero liburuaren aitzin solasean erabiltzen du, Euskal Herria eta honen zazpi lurreldeak aipatuz:

Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan.

Ikus, gainera


Euskal_Herria

Страна на баските | Baskija | Euskal Herria | Baskerlandet | Baskenland | Basque country | Eŭskio | Euskal Herria | Baskimaa | Pays basque | Euskal Herria | Baszkföld | Nazione Basca | バスク国 | auskalerik | Baskenland | Baskerland | País Basc | Kraj Basków | Basque Country | Baskimaa

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Euskal Herria".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld