article

Euskal Autonomia Erkidegoa edo Euskadi Espainiaren iparraldean kokatzen den Autonomia Erkidegoa da.

Iparraldean Kantauri itsasoarekin eta Frantziarekin egiten du muga, hegoaldean Errioxa, Gaztela eta Leon eta Nafarroarekin, mendebaldean Kantabriarekin eta ekialdean Nafarroarekin. Euskadi Espainiako Konstituzioak onartutako nazionalitate historikoetako bat da. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herrialde historikoek osatzen dute eta bere azalera 7.234 km² da. 2005ean 2.115.579 biztanle zituen, 292,4 bizt/km²-ko dentsitatearekin. Hiriburua Gasteiz da, eta bertan aurkitzen dira Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra.

Bere orografia menditsua da orokorrean, Pirinioen eta Kantabriako mendikatearen artean. Ebro ibai inguruan lurra lauagoa da, Arabaren hegoaldean sakana dagoelarik. Kantaurialdean bailara ugari daude, gehienak gizakiak hartutakoak. Mendietan pinuak, haritzak eta pagoak aurki daitezke. Sakanean ordea mahastiak eta zereal, patata edo erremolatxa landaketak aurki daitezke, baso naturalezko muinoekin batera. Autonomina Erkidegoak biosferaren erresrba bat dauka Urdaibaien, eta Natur parkeak ugari.

Klimatologia klima atlantiko eta mediterraneo tartekoa da, tenperatura leunak eta euri ugari kantaurialdean (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren iparraldea) eta erdipareko tenperaturak eta euri moderatuak Araban, lehorragoak hegoalderuntz goazen heinean. Ohikoa da xirimiria, oso euri fina.

Nahiz eta biztanleria txikia izan Euskadik industri bolumen handia dauka eta Espainiako zonalde aberatsenetako bat da, eurpako PIB per capita-ren %117,1ekin (Eustaten datua 2002 urtean). Honen arrazoi garrantzitsuenetakoa ohitura industrial indartsua da. Hala ere 80. hamarkadan errekonbertsio industrial bat gauzatu zen, eta bertatik euska industria kaltetuta irten zen.

Euskadin bi hizkuntza ofizial daude, Gaztelera, estatuko hizkuntza ofiziala eta Euskara, Nafarroako iparekialdearekin eta Ipar Euskal Herriarekin komuna den hizkuntza.

Lurralde historikoak


Historia


2005. urteko apirilaren 17ko hauteskundeak


Hauteskunde hauetan EHAK alderdi politikoa izan zen mintzagai nagusia, ilegalizatutako Batasuna eta Aukera Guztiak alderdien konpromezuak bereak egiteagatik. PP alderdiak haien ilegalizazioa eskatu arren, Alderdien Legean oinarrituta, estatuak ez du ilegalizatzeko arrazoirik aurkitu.

Honetaz gain, beste mintzagai nagusia EAJ-EA koalizio abertzalea eta PP alderdien boz kopuru jaitsiera ere aipagarria da, bakoitzak 4 eserleku galtzen dituelarik. Ondorioz, PP bigarren alderdi politikoa izatetik, hirugarren alderdia bihurtzen da, eta PSE-EE geratzen da bigarren alderdi bezala. Bestalde, Aralar alderdi abertzalea legebiltzarrean eserleku bat lortzeak ere, aipamena merezi du.

Datu orokorrak

Partehartzea
Araba:69%
Bizkaia:68,7%
Gipuzkoa:69,8%

''Guztira:1192349
''Zuriak:%
''Baliogabeak:%

EmaitzakEserlekuak%Bozka kopurua
EAJ-EA:2938,6463.873
PSE-EE:1822,6272.429
PP:1517,3208.795
EHAK:912,5150.188
EB:35,464.931
Aralar:12,328.001
UA:00,34.132

Araba

EmaitzakEserlekuak%Boz kopurua
EAJ-EA:830,651.601
PSE-EE:725,442.994
PP:715,943.765
EHAK:28,414.180
EB:14,98.395
Aralar:011,52.541
UA:02,23.740

Bizkaia

EmaitzakEserlekuak%Boz kopurua
EAJ-EA:11
PSE-EE:6
PP:5
EHAK:2
EB:1
Aralar:0
UA:0

Gipuzkoa

EmaitzakEserlekuak%Boz kopurua
EAJ-EA:10
PSE-EE:5
PP:3
EHAK:5
EB:1
Aralar:1
UA:0

Kanpo loturak


Euskadi

País Basco | País Vascu | Баска автономна област | Euskadi | Comunitat Autònoma Basca | Baskicko | Euskadi | Baskenland (Region) | Basque Country (autonomous community) | Eŭska Aŭtonoma Komunumo | País Vasco | Lõuna-Baskimaa | Baskimaa | Communauté autonome basque | Comunidade Autónoma Vasca | חבל הבסקים | Baszkföld | País Vasco | Paesi Baschi | バスク国 | 바스크 지방 | Kemmynieth Omrewlys Bask | Baskenland (regio) | Regionen Baskarland | Comunautat autonòma basca | Kraj Basków | País Basco | Ţara Bascilor | Страна Басков (автономное сообщество) | Baskien | Euskal Autonomi Erkidego | 巴斯克 | Euskadi

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Euskal Autonomia Erkidegoa".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld