- |
- | Scotland flag 300.png | Scotland royal coa.jpg | - |
Scotland_EileanDonan1.jpg Eskozia (ingelesez eta Scots-ez Scotland gaelikoz Alba) Erresuma Batua sortzen duten lau herrialdeetako bat da. Hiriburua Edinburgh da.
Erromatarren garaian Scots-ak gaur egungo Eskozia inbaditu ohi zuen Irlandako tribu baten izena zen. Eskozia izena, hortaz, Scottia termino latindarretik dator, scots-en lurraldea esan nahi duena. Gaeliko eskoziarrez Alba deritzote lurraldeari.
Eskoziak 81.610 km²-ko hedadura du. Iparraldetik hegoaldera 441 km.ko luzera du eta ekialdeko kostatik mendebaldekora 39 eta 248 km. arteko zabalera du. Bi zonalde geografikotan banaturik dago: Highlands-ak eta Lowlands-ak. Honekin batera, Shetland, Orkney eta Hebrida uharteak ere Eskoziaren parte dira.
Eskoziak egun 5 milioi baino gehiagoko biztanleria du, 66 lagun/km²-ko bataz besteko dentsitatearekin.
Ia Eskoziako biztanleria osoa ingelesez mintzatzen da, nahiz eta eguneroko erabileran eskoziarren parte handi batek dialekto eskoziarrak erabiltzen dituen.
Dialekto hauetako bat Scots-a da, batzuen ustez ingelesetik bereizten den hizkuntza bat dena. Eskoziako Erregistro Orokorraren Bulegoaren (General Register Office for Scotland) arabera, biztanleriaren %30ak Scots-a mintzatzen du.
Gaelikoa, bere aldetik, 60.000 bat lagunek hitz egiten du, herrialdearen ipar mendebaldean batez ere.
Erresuma Batuko legeen arabera hizkuntza ofizialik ez badago ere, hiru hizkuntzek (ingelesa, Scotsa eta gaeliko eskoziarra) onarpen ofiziala dute.
1973. urtetik, baina, 9 erregiotan banaturik dago:
Sei hiri nagusiak ondoko hauek dira, biztanleria handienekotik txikienekora sailkatuta: Glasgow, Edinburgh (hiriburua), Aberdeen, Dundee, Inverness eta Stirling.
Skotland | Schottland | Scotland | أسكتلندا | Escocia | Шотландия | Skos | Escòcia | Skotsko | Yr Alban | Skotland | Schottland | Σκωτία | Scotland | Skotlando | Escocia | Šotimaa | اسکاتلند | Skotlanti | Skotland | Écosse | Skotlân | Albain | Alba | Escocia - Alba | סקוטלנד | Škotska | Skócia | Scotia | Skotlandia | Skotland | Scozia | スコットランド | შოტლანდია | 스코틀랜드 | Îskoçya | Alban | Scotia | Schottland | Sjotland | Ekósi | Škotija | Skotija | Scotland | Schotland | Skottland | Skottland | Êcosse | Escòcia | Szkocja | Escócia | Scozia | Scoţia | Шотландия | Scotland | Scotland | Škótsko | Škotska | Шкотска | Skottland | สกอตแลนด์ | İskoçya | شوتلاندىيە | Шотландія | 蘇格蘭