Pizkundea edo Errenazimentua Erdi Arotik Aro Modernorako pausoa izan zen historiako aroari deritzo.
Vitruvian.jpgren Vitruvioko Gizona, artearen eta zientziaren konbinaketaren adibidea]]
Antzin Arora itzulera. Aintzinako forma arkitektonikoak, orden klasikoa, sinismen zaharren berrezarpena, historia eta mitologiako gaiak, aintzinako sinboloen onarpena... berpiztuko dira. Honekin ez da kopia soil bat egin nahi, Arte Klasikoaren legeen ezagupenean barneratu nahi da.
Naturarekin erlazio berri baten jaiotza, zientziaren ulermen ideal eta errealista batekin batera doana. Matematika, edertasunaren ideala arrazionalki fundamentatu nahi duen artearen laguntzaile nagusia bihurtuko da. Naturaren egia ezagutzearen aspirazioa, Aintzin Aroan bezala, ez da fenomeno kasualaren ezagupenera orientatzen, ideiean barneratzean baizik.
Giorgio Vasari idazle eta artista italiarra izan zen izen hau erabiltzen lehenetarikoa bere Margolari, eskultore eta arkitektu famatuen biziak' lanean, 1570ean plazaratua, baina XIX. menderarte ez zitzaion hitz honi interpretazio historiko-artistiko zabala eman.
Vasari ideia determinagarri bat bota zuen, aintzinako artearen jaiotza, kontzientzia historiko indibidual nabaria presuposatzen da, artistaren jokabide espiritualean erabat berri den fenomeno bat.
Pizkundeak Erdi Aroko artearekin lotura guztiak mozten ditu apropos, mespretxuz barbaro eta godoen estilo bezela kalifikatzen duena. Era berean iparraldeko europako arte garaikidearen aurka dago.
Europaren eboluzio artistiko nagusi baten ikuspuntutik, Pizkundeak orain arte nagusi izan zen batasun estilistikoaren apurtzea esan nahi du.
Italian hasi zen XIV. mendean eta Europan zehar XV. eta XVI. mendeen hartean zabaldu zen. Garai horretan, Erdi Aroko gizarte feudal auskorra, nekazaritzan oinarritutako ekonomiarekin eta Eliza nagusi zen bizitza kultural eta intelektualarekin, pixkanaka insituzio politiko zentralizatuek kontrolatutako gizarte bihurtu zen, hiri guneetan eta merkataritzan oinarritutako ekonomiarekin eta heziketan, arteetan eta musikan mezenazgoa garatu zelarik. Kristautasunaren apurketak, nazionalismoen garapenak, inprentaren sorrera (1460 eta 1480 hartean) eta honek ekarri zuen kulturaren zabalpena... ere eman ziren. Ideien munduan ematen hari zen iraultzarekik paralelo, XV. mendearen hasieran indar handiko Errenazimentu artistiko bat izan zen Italian.
Artistak balio eta pertsonalitate propiodun gizabanako bezala hartu zuen kontzientzia, jakintzak erakarria izan zen eta anatomia ikasten hasi zen, itzal eta argien teknika, perspektibaren legeeak, aro klasikoko ereduak, etab... Hor dugu adibidez Leonardo da Vinci, Pizkundearen adibide garbi bat, jakintzaren arlo asko zekizkiena.
Bigarrenak XVI. mendean du eragina, Cinquecento izenarekin da ezaguna eta bere estilo artistikoa Errenazimentu Garaiera erreferentziatuta geratzen da, mendearen lehen laurdenean zentratzen dena. Etapa honek Manierismoan bukatzen du, 1520-1530an izan zen erreakzio antiklasikoa.
Italian Pizkundea garatzen den bitartean, Europan zehar Gotikoa mantentzen da oraindik, XVI. mendearen hasierarte iraungo duena.
Italian, Aintzin Aro klasikoarekin elkarbizitzak, nazio ondasun bezala joa, eboluzio estilistiko homogeneo batentzako base zabal bat ahalbidetu zuen. Horregatik juxtu Italian sortzen da, beste nazio guztien aurretik.
Italiatik at Aintzin Aro Klasikoa emari akademiko jasangarria izango da eta Errenazimentuaren garapena Italiaren bultzaden menpe egongo da. Italiak momentu harretan hainbat estatuz osatuta zegoen, besteak beste Venezia, Florentzia, Milan eta Napoli. Kanpoko presioek estatu hauen batasuna eragotzi zuten, hala ere, italiarren kontzientzia kulturalaren indartzea eman zen.
Habiapuntu hautatik, hiriak berrikuntza artistikoaren zentru bihurtu ziren. Florentzian, burgesia aberats baten garapenak Pizkundearen zabalpenean lagundu zuen, hiri estilo berriaren habiapuntu bihurtzen da eta Medici familiaren babespean, Italian barna zabalduko diren lehen obrak sortzen dira.
Renaissance | عصر النهضة | Ренесанс | Renaixement | Renesance (umělecký sloh) | Dadeni Dysg | Renæssance | Renaissance | Αναγεννησιακή τέχνη | Renaissance | Renesanco | Renacimiento | Renessanss | رنسانس | Renessanssi | Renaissance artistique | Renacemento | רנסאנס | Renesansa | Reneszánsz | Renaisans | Rinascimento | ルネサンス | 르네상스 | Renaissance | Renesansas | Ренесанса | Zaman Pembaharuan Eropah | Renaissance | Renaissance (14e-16e eeuw) | Renessansen | Renessansen | Odrodzenie | Renascimento (movimento cultural) | Renaşterea | Эпоха Возрождения | Renesansa | Renaissance | Renesancia | Renesansa | Rilindja | Ренесанса | Renässans | மறுமலர்ச்சி | ยุคฟื้นฟูศิลปวิทยา | Rönesans | Ренесанс | Phục Hưng | 文艺复兴
This article is licensed under the GNU Free Documentation License.
It uses material from the
"Pizkundea".
Home Page • arts • business • computers • games • health • hospitals • home • kids & teens • news • physicians • recreation• reference • regional • science • shopping • society • sports • world