Donostia Gipuzkoako hiriburua da. Atlantiar ozeanoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide nagusian. Kokapen ezin hobea du, Urumea ibaiaren itsasoratzean, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, hiru hondartza ezagunekin: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Era orekatuan uztartzen ditu artifiziala (hiria) eta natura (paisaia), bien arteko lotura ederrenetakoa sortuta. Donostia_ortofotoa.jpg Donostia entzutetsua bihurtu da Euskal Sukaldaritza Berriaren sorburu delako. Sukaldari ezagunek Donostia eta inguruko herriak gastronomiaren munduan kokatu dute, hala nola Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo. Tradizio handiko pintxoek ere Alde Zaharreko taberna eta jatetxeetan sukaldaritzaren gorena jo dute. Horrez gain, Donostiak hainbat jai eta jaialdi antolatzen ditu: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia, Aste Nagusia, Santotomasak, Sansebastianak, Estropadak...
1000 inguru – Lehen aldiz agertu zen historia idatzian, badia gaineko tontorrean dagoen San Sebastian monasterioa Leireko (Nafarroa) monasterioaren menpe dagoena. Urgull mendiaren babesean eta monasterio inguruan bildu zen jende urria.
1180 inguru – Nafarroako errege Antso Jakitunak hiribildu izendatzeko foruak eman zizkion, aurreko herrixka gaskoiekin populatuta.
1200 – Gipuzkoa Nafarroa izatetik Gaztela izatera igaro zen, Bizkaia eta Arabarekin batera. Probintziarekin bat, Donostia. Gaztelako errege Alfontso VIII.ak foruak bermatu zituen.
1728 – Karakasko Errege Konpainia Gipuzkoarra sortu zen, Espainiak Venezuelarekin duen merkataritzaren monopolio lortuta. Donostiako ekonomia goratu zen, konpainia horrek berak Santa Maria eliza guztiz berreraikita (1766).
1808 – Frantziako armadak, Napoleon enperadorea buru, Espainia hartu zuen, Donostia barne.
1813 – Frantziako armada, Espainiatik ihesi, Donostia geratu zitzaion azkenetako hiria da. Tropa ingeles eta portugaldarrak Espainiaren aliatuak zirenak, Wellington jeneralaren lemapean, Donostiari su eman zioten frantsesengandik askatzeko. Abuztuaren 31ko gauean hiri guztia erre zen, Trinitate kalea izan ezik. Tropa aliatuek donostiarrak eraso zituzten. Hilketak, bortxaketak eta lapurretak nonahi.
1813 – Bizirik geratu ziren donostiarrak Zubietako Aizpurua baserrian Donostia lekuan bertan eraikitzea erabaki zuten. Ugartemendia arkitektoak hiri osoa proiektatu zuen, bateratasun bat lortuz.
1854 - Gipuzkoako hiriburu bihurtu zen, Tolosaren kaltetan.
1860 inguru – Espainiako erregina Isabel II.ak Donostia aukeratu zituen "itsasoko bainuak" hartzeko medikuak aginduta.
1863 - Garrantzi militarra galdu eta hiri inguruko harresiak eraitsi zituzten, Donostiako zabalgunea eraikitzen hasiz Antonio Kortazar arkitektoaren araberako ideia abangoardistekin.
1870-1920 – Espainiako udako hiriburu bihurturik, turismoaren hiriburu bihurtu zen Donostia, Espainiako handi eta handikien topaleku bihurtuz, mugaren bestaldean Miarritzen gertatzen zen antzera Frantziako handiekin.
1937 – Faxistek Donostia hartu zuten, Franco jeneralaren lemapean Espainiako gobernu demokratikoaren aurka altxa eta Espainiako Gerrate Zibila eragin ondoren, 40 urteko diktadura hasiz.
Donostia hiri hauekin senidetua dago:
Kontxa hondartza | Ondarreta hondartza | Zurriola hondartza | Kristina Enea parkea | Miramon parkea | Igeldo mendia |Urgull mendia | Santa Klara uhartea | Ulia mendia | Miramar jauregia |
Real Sociedad - Uharteko Adiskideak - Gaztelubide
Donostia | Sant Sebastià | San Sebastián | Donostia | Donostio | San Sebastián | San Sebastián | Saint-Sébastien (Espagne) | Donosti-San Sebastián | San Sebastián | San Sebastian (Spanje) | San Sebastián | São Sebastião (Espanha) | San Sebastián | 圣塞瓦斯提安
This article is licensed under the GNU Free Documentation License.
It uses material from the
"Donostia".
Home Page • arts • business • computers • games • health • hospitals • home • kids & teens • news • physicians • recreation• reference • regional • science • shopping • society • sports • world