article

 Zeltiarra
  Zeltiar intsularra
   Britonikoa
    Bretainiera
Bretainiera (Brezhoneg)
Non mintzatzen da: Frantzia.
Eskualdea: Bretainia.
Hiztun kopurua: 300.000
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Sorbidezko sailkapena: Indoeuroparra
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofiziala: -
Araugilea -
Hizkuntz kodeak
ISO 639-1br
ISO 639-2(B)bre
ISO 639-2(T)-
SILBRT

Bretainiera edo brezhoneg da Bretainian hitz egiten duten hizkuntza tradizionaletako bat, galoarekin batera. Indoeuropar hizkuntza da, multzo zeltikokoa, talde britonikoaren barruan. Galesa eta kornubieraren familia berekoa da, beraz.

Geografia


Gaur egungo hizkuntza komunitateak 300.000 inguru hiztun dauka eta Bretainia-Beherean (Breizh Izel) kokatuta dago, hau da, Finistère-n, Morbihan-en eta Côtes-d'Armor-en mendebaldean eta Bourg-de-Batz enklabean (Loire-Atlantique).

Dialektoak


Gallo and Breton.gif
  • Saint-Pol-de-Léon/Kastell Paol: Finistèreko iparraldean.
  • Trégor/Bro Dreger: Finistère-ko ipar-ekialdean eta Côtes-d'Armoreko ipar-medebaldean.
  • Cornouaillais/Kerne: Finistère-ko hegoaldean, Côtes-d’Armor-eko hegoaldean, Morbihan-eko zati batean eta Belle-Île en mer/Enez ar Gerveur-en.
  • Vannes/Gwened : Morbihaneko lurralde gehienean.

Historia


  • 1464an Jehan Lagadec-ek hiztegi hirueleduna egin zuen, Bretoiera, Frantsesa eta Latina kontuan hartuz.
  • 1805ean Napoleon I-ak sortu zuen Akademia Zeltikoa (l'Académie Celtique).
  • 1807an Jean-François Le Gonidec-ek Gramatika bretainieraduna argitaratu zuen, eta 1821ean Hiztegia.
  • 1839an Villemarqué-k "Barzaz Breiz" argitara eman zuen, bretainierazko kantu tradizionalen bilduma.
  • 1925etik, Roparz Hemon irakasleari esker, Emzav mugimendua eta Gwalarn aldizkaria abian jarri zituzten.
  • 1946an Al Liamm argitalpenak Gwalarn ordezkatu zuen. Beste batzuk ere argitara ekarri zituzten: Skol Vreizh, Emgleo Breiz, Al Lanv, Ar Skol Vrezoneg, Mouladurioù Hor Yezh, An Here edo Evit ar brezhoneg.
  • 1950an Kendalc'h kultur-elkartea sortu zuten Kemper-en.
  • 1977an Diwan eskolak hasi ziren lanean, Lehen Hezkuntzatik aurrera hizkuntza irakatsiz.

Literatura


Idazleak

  • Yann Brekilien.
  • Per-Jakez Helias.
  • François-Marie Luzel.

Aldizkariak

  • Al Liamm (ikusi webgunea).
  • Gwalarn (ikusi webgunea).

Kanpo loturak


Breton | Bréton | Bretonisch

Indoeuropar hizkuntzak

Bretons (taal) | Bretonisch | Bretón | Бретонски език | Brezhoneg | Bretó | Bretonština | Llydaweg | Bretonsk | Bretonische Sprache | Breton language | Bretona lingvo | Idioma bretón | Bretoni | Breton | Briotáinis | Lingua bretoa | ברטונית | Bahasa Breton | Lingua bretone | ブルトン語 | Bretonek | Lingua Armoricana (breton) | Bretoens | Bahasa Breton | Bretons | Bretonsk språk | Breton | Język bretoński | Língua bretã | Limba bretonă | Бретонский язык | Lingua brètuni | Breton language | Bretonščina | Bretonska | Burton | 布列塔尼语

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Bretainiera".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld