article

Europei_di_pallavolo_2005_-_Italia-Russia.jpg

Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, ekipo batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez (normalean eskua edo besaurrea) joz bidaltzen datzana. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren zelai-zatian lurra jo gabe itzuli behar da, hiru jokalarik segidan uki dezaketelarik.

Historia


Jokoa, denbora-pasa gisa, Willian G.Morgan-ek asmatu zuen 1985ean Hlyokeko Kristau Gazte Asoziazioko Heziketa Fisikoko zuzendaria zelarik. Bere jokoa, hasiera batean mintonette deitua, segidan egin zen famatu ez bakarrik Estatu Batuetan bakarrik, baita mundu guztian ere.

Lehenengo aldiz Ekialde Urruneko jokoetan jokatu zen 1913an Filipinetan. Boleiboleko Federazio Internazionala (FIVB) 1947an sortu zen. Lehendabiziko munduko txapelketak 1949an jokatu ziren eta 1952tik aurrera lau urtez behin ospatzen dira. Bertako dominatzaile nagusiak SESB (bai mutil zein nesketan), Txekoslovakia (mutiletan), Japonia (nesketan) eta Txina (nesketan). Kirol Olinpiko 1964az geroztik da. Europako txapelketak 1948tik aurrera, SESB osatzen zuten estatuengatik dominatuak izan dira. Lau urtez behin ospatzen den Munduko Kopa dago1965az geroztik. Munduko Liga bat ere badago lehenengo aldiz 1990ean ospatua eta bertan hamar estatuk parte hartzen dute.1993ean neskentzako Grand Prix bat sortu zen eta munduko zortzi selekzio onenek parte hartzen dute.

Arauak


VolleyballCourt.png

Boleibol taldeko 50 jokalariak hiru atakatzailek eta hiru defentsorek osatzen dute. Sakea duen taldeko jokalaria bere zelai-atzeko marraren atzealdean jartzen da eta sarearen gainetik pasarazten du pilota eskumuturraz edo eskuaz emanda. Sakean saialdi bakarra dago eta zelaiaren atzeko eskuinean dagoenak egin behar du. Kapitainak kolore desberdineko kamiseta du eta sakea ateratzen den momentuan jokalari bakoitzak toki jakin batean egon behar du kapitainarekiko. VolleyballRotation.png Behin jokoa hasia dagoenean pilota sarearen gainetik pasa dadin gorputzeko edozein atalez eman daiteke (halere, ukitu mota nagusiak besaurrekoa, behatzetako eta matxakea dira), eta tantoa norbaitek huts egin arte irauten du, hau da, pilota ez bada itzultzen edo arauz kanpoko zerbait egiten bada. Talde bakoitzak pilota sarearen gainetik itzuli behar du gehienez hiru toke emanda(blokeoko ukitua ez da kontatzen) eta jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin dute pilota eutsi, ezta sarea ukitu baina beste taldearen zelai-jokora pasa daitezke.

Orain bi taldetako edozeinek egin dezake tantoa, lehen ordea ez. Talde bakek sakea berreskuratutakoan bere jokalari guztiek erlojuen orratzen norabidean errotatu beharra daukate, adibidez, aurreko eskuinaldean dagoena eskuin atzealdera pasako da eta horrela sei jokalariak.

25 puntu egiten dituen lehen taldeak set bat irabazten du, betiere biko aldea dagoelarik. 24ra berdinketa baldin badago jokatzen jarraitzen da talde batek bi puntuko aldea lortu arte. Mutiletan partiduak bost set-etatik onenera jokatzen dira (hiru irabazi) eta nesketan hirura (bi irabazi).

Partiduak epaile nagusi, laguntzaile, kronometratzaile, anotatzaile eta lineako epaileez kontrolatua dago.

Volleyball serve.jpgVolleyball reception.jpgVolleyball dig.jpgVolleyball spike.jpgVolleyball9 block.jpg

Boleibola

كرة طائرة | Волейбол | Odbojka | Voleibol | Volejbal | Volleyball | Volleyball | Volleyball | Flugpilko | Voleibol | Võrkpall | والیبال | Lentopallo | Volley-ball | Follybal | Voleibol | כדורעף | Odbojka | Röplabda | Bola voli | Blak | Pallavolo | バレーボール | 배구 | Одбојка | Volleybal | Volleyball | Volleyball | Piłka siatkowa | Voleibol | Volei | Волейбол | Pallavvolu | Odbojka | Volleyball | Odbojka | Одбојка | Volleyboll | Voleybol | ۋالىبول | Волейбол | 排球

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Boleibol".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld