article

Belgika (neerlanderaz België; frantsesez Belgique) Europar Batasuneko mendebaldeko estatua da.

Geografia


Mugak: Ipar itsasoa eta Herbehereak iparraldean; Alemania ekialdean; Luxenburgo hego-ekialdean; Frantzia hego eta mendebalean. Bederatzi herrialdek osatzen dute: Anberes, Brabant, Mendebaleko Flandria, Ekialdeko Flandria, Hainaut, Limbourg, Lieja, Luxenburgo eta Namur.

Lur zapala da, hego-ekialdea izan ezik (Ardenne mendialdea). Ibai nagusiak Escaut eta Meuse dira, baina ibai ugari dira, ubide sare handi batek lotuak. Klima ozeanikoa da, orohar, gogorragoa mendialdean. Industriak (elikagaiak, siderurgia, ehungintza) eta nekazaritzak (garagarra, garia, azukre kanabera) garrantzi handia dute. Ikatza, zinka, kuprea.

Historia


K.a. 57an Erromaren mende gelditu zen, eta han bizi zen herri zelta batetik hartu zuen gaur egun duen izena. K.o. II. mendean germaniar herriek (frankoak, saxoiak, frisiarrak) menderatu zuten, eta kristautasuna nagusitu zen. Verdungo itunaren arabera (843) Flandria Frantziako Karlos Burusoilaren esku eta Hainaut eta Brabant Lotarioren esku (Lotaringia) gelditu ziren. 925ean Lotaringia Alemaniari lotu zitzaion.

XI-XIV bitartean printzerriak eratu eta garrantzi handiko hiriak sortu ziren (Gante, Brusela, etab.) industriari esker. XIV-XV. mendeetan Belgika Borgoinako dukeen esku egon zen, Herbehereen barne, 1477an Habsburgotarrek eskuratu zuten arte. Arrasko itunaren arabera (1482), Belgika germaniarren mendean gelditu zen. Karlos V.a Germaniakoak Espainiako koroa eta Flandria eta Belgika bateratu zituen.

Napoleonen gerretan Frantziak Belgika okupatu zuen eta gerra amaitu ondoren, Herbehereak eta Belgika batu eta erreinu bat sortzea erabaki zuen Ingalaterrak. Belgikak, ordea, burujabetasuna eskuratu zuen eta monarkia konstituzionala ezarri zen, Leopoldo I.a buru zuela (1830).

Bi Mundu gerretan neutral izateko ahalegina egin zuen baina Alemaniak eraso zion bietan. 1951n Leopoldo III.ak nazien aldeko jarrera erakutsi zuela eta, Balduino semearen alde abdikatu zuen. 1945ean NBEn, 1948an Benelux elkartean eta 1949an NATOn sartu zen. 1960an burujabetasuna onartu behar izan zion Belgikar Kongori (1908an eskuratutako lurraldea; gaur egun Zaire).

Hizkuntzaz


Bestalde, Belgikan bi hizkuntza multzo nagusien arteko edo, are gehiago, bi nazio desberdinen arteko tirabirak dira nagusi Bigarren Mundu Gerraz gero: Waloniako lurraldea, hegoaldean, hizkuntzaz frantsesa; eta Flandriakoa, iparraldean, non flandrieraz egiten den. 1989ko konstituzioak hiru lurralde autonomo ezagutu zituen: Walonia, Flandria, eta Brusela (elebiduna). 1993an estatu federal bihurtu zen, eta istiluak izan dira batasunaren aldekoen eta flandriar nazionalisten artean.

Kanpo loturak


Belgika | Europako herrialdeak | Europar Batasuna

België | Belgien | Belchica | Belgium | بلجيكا | Bélxica | Бэльгія | Белгия | বেলজিয়াম | Belgija | Bèlgica | Belgie | Бельги | Gwlad Belg | Belgien | Belgien | Βέλγιο | Belgium | Belgio | Bélgica | Belgia | بلژیک | Belgia | Belgiä | Belgique | Bèlg·ique | Belgjiche | Belgje | An Bheilg | A' Bheilg | Bélxica - België | בלגיה | Belgija | Bèljik | Belgium | Belgica | Belgia | Belgia | Belgía | Belgio | ベルギー | Belgia | ბელგია | 벨기에 | Belçîka | Pow Belg | Belgia | Belsch | Belsj | Belgija | Beļģija | Белгија | Belgium | बेल्जियम | Belgium | Belgium | Belgien | België | België | Belgia | Belgia | Belgique | Belgica | Бельги | Belgia | بلجيم | Bélgica | Belgia | Belgia | Бельгия | बेल्जियम | Belgiu | Belgia | Belgium | Belgicko | Belgija | Belgjika | Белгија | Belgien | ประเทศเบลเยียม | Belhika | Belçika | Бельгія | Bỉ | Beldjike | 比利时 | Belgien

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Belgika".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld