Backgammon board.jpg Backgammona bi jokalarientzako mahai joko bat da. Gaztelako Alfonso Xen garaian taulen jokoa izenarekin zen ezaguna.
Jokalari bakoitzak 15 fitxa ditu, hogeitalau hirukitan (puntu) zehar mugitzen dituena dadoetan ateratako puntuen arabea. Helburua joko amaitzen lehena izatean datza, hau da, hamabost fitxak taulatik kanpora ateratzea.
Jokoak bi fase ditu: kontaktuaren fasea, non jokalarien fitxarik atzeratuenak harrapatuak izan daitezkeen, eta lasterketaren fasea, non iada ezin dira fitxak harrapatu eta dena dadoen balioaren menpe dagoen.
Taulak hamabi kasilla ditu bata bestearen ondoan, hiruki luzeek osatuak. laukiak edo puntuak bata bestearekin konektatua daudela imajinatzen da, hogeitalau hiru luze osatuz. Hirukiek koloreak alternatzen dituzte eta sei trianguloko lau kuadrantetan daude banatuta. Kuadranteak kanpokoak edota barrukoak dira jokalari bakoitzarentzat. Barruko eta kanpoko kuadranteak barra batez banatuta egoten dira.
Puntuak 1etik 24ra zenbakituta daude, fitxak beti zenbaki altueneko puntuetaik txikienetara mugitzen direlarik. Bi jokalariek aurkako norabideetan mugitzen dituzte beraien fitxak, jokalari batentza 1 puntua dena bestearentzat 24 delarik. Joko batzuek numerazioa jokalari baten ikuspegitik soilik mantentzen dute.
Jokalari bakoitza 24 puntuan bi fitxarekin hasten da, hiru 8 puntuan, bost 6 puntuan eta beste bost 13 puntuan. Jokalari bakoitzaren fitxak kolore ezberdinetakoak dira, iluna eta argia.
Jokalari bakoitzak bere dado parea du eta bat elkarbanatua, azken hau 2, 4, 8, 16, 32 eta 54 zenbakien biderketarako da eta jokoaren azken balorea gordetzeko erabiltzen da.
Табла | Backgammon | Backgammon | Vrhcáby | Backgammon | Backgammon | Τάβλι | Backgammon | Triktrako | Backgammon | Backgammon | Backgammon | שש בש | Backgammon | Backgammon | Backgammon | バックギャモン | Nerdiludium | Табла | Backgammon | Backgammon | Tryktrak | Gamão | Нарды | Backgammon | Backgammon | Backgammon | Backgammon | Backgammon | Tavla
This article is licensed under the GNU Free Documentation License.
It uses material from the
"Backgammon".
Home Page • arts • business • computers • games • health • hospitals • home • kids & teens • news • physicians • recreation• reference • regional • science • shopping • society • sports • world