article

Atakapa_lang.png

Mexicoko Golkoaren itsas hegian bizi zen Atakapa populuaren mintzaira zen Atakapa hizkuntza.

Hiru dialekto berezi ahal izan dira Atakapen hizkuntza barnean:

  • Eguzkialdeko Atakapa (egungo Louisianako Attackapas Post ingurukoa), gainerako bietarik hastanduena, 1802. urtean bilduriko 287 hitz utzi izan ditu.

  • Itzalaldeko Atakapa, hiruretan ezagunena, 1885, 1907, eta 1908. urteetan hitz, perpaus, eta are texturik ere bildu izan baitziren. Louison Huntington, Delilah Moss, Teet Verdine, eta Armojean Reon izan ziren azken mintzatzaileak.

  • Akokisa dialektoa: 1721. urtean Galveston Bay aldetikako gatibu batzuganik bilduriko 45 hitz baizik ez dira ezagun.

Hauk, hizkuntzaren erakusgarri, oinarrizko hitz zenbaixka:

Hannik 'bat'
Hapal 'biga', 'bi'
Lat 'hiru'
Imatol 'lau'
Nit 'sei'

Icak 'gizaseme'
Kic 'emazte, emakume'
Cul 'zakur, or'
Lak 'eguzki'
Kakau 'ur'

Irakurkizun


  • Mithun, Marianne. (1999). The languages of Native North America. Cambridge: Cambridge University Press.
  • Gatschet, Albert S. eta Reed Swanton, John (1932) A dictionary of the Atakapa language accompanied by text material. Washington, U.S. Govt. Print. Off.

Kanpo loturak


Hizkuntza isolatuak

Atakapeg | Atakapa | Atakapa | Atakapa

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Atakapa hizkuntza".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld