Philae, First Pylon and Columnade, Aswan, Egypt, Oct 2004.jpg | Guggenheim detail.jpg
Arkitektura giza habitataren espazioaren diseinuaz arduratzen den zientzia eta artea da, bereziki eraikin eta egituren diseinuaz. Gaur egun arkitekturaren disziplinatik kanpo kontsideratu arren, bai hirigintza bai obra zibilen ingenieritza oso estuki lotuta daude arkitektuen zereginarekin. Izan ere, arkitektura oso disziplina zabala da, artea eta teknika batzen dituena.
Vitruvio aintzinako arkitektoak (I. mendea K.a.) "De Architectura" liburuan dioenez, arkitektura hiru printzipio nagusitan oinarritzen da: Firmitas, Utilitas, Venustas (Sendotasuna, Erabilgarritasuna, Edertasuna). Arkitektura, beraz, hiru osagai hauen orekan aurki daiteke eta oreka honetatik kanpo ez litzateke egongo "benetako arkitekturarik".
1923an, XX. mendeko arkitektorik famatuena den Le Corbusierrek beste definizio hau eman zuen: "Arkitektura zera da, bolumenen joku zuhurra argipean".
Le Corbusier bera Mugimendu Moderno izeneko korrontearen teorikotako bat izan zen, beste arkitekto batzuekin batera. Mugimendu harek XX. mendean arkitekturaren lenguaian izugarrizko aldaketa ekarri zuen, material eta teknika berrien eskutik (hormigoi armatua, altzairua, beira...).
Azkeneko urteak iraultza digitalaren urteak izan dira arkitekturaren esparruan. Ordenagailu bidezko diseinua erabat hedatu da, eta konputagailua errepresentazio tresna izateaz gain forma berrien sortzaile ere bihurtzen ari da. Honen adibide aipagarrienetako bat Frank Gehryren Bilboko Guggenheim Museoa da.
Gaur egun arkitektura kontzeptua beste jarduera batzutan ere erabiltzen da, batik bat, sistema konplexuen diseinuaz hitz egitean: Konputagailuen arkitektura, Software arkitektura, esaterako.
Argitektuur | Arquiteutura | عمارة | Arquiteutura | Архитектура | Arhitektura | Arquitectura | Architektura | Pensaernïaeth | Arkitektur | Architektur | Αρχιτεκτονική | Architecture | Arkitekturo | Arquitectura | معماری | Arkkitehtuuri | Architecture | Boukeunst | Ailtireacht | Arquitectura | אדריכלות | वास्तुशास्त्र | Arhitektura | Építészet | Architectura | Arsitektur | Arkitekturo | Architettura | ᐃᒡᓗᕐᔪᐊᑦ ᐋᖅᑭᒃᓯᒪᓂᖏᑦ | 建築学 | 건축 | Architectura | Architectuur | Architektūra | Arhitektūra | Архитектура | Arquitectura | Architectuur | Arkitektur | Architektura | Arquitectura | Arhitectură | Архитектура | Architittura | Architecture | Architektúra | Arhitektura | Arkitektura | Архитектура | Arsitéktur | Arkitektur | Majenzi | கட்டிடக்கலை | สถาปัตยกรรมศาสตร์ | Arkitektura | Архітектура | 建筑学
This article is licensed under the GNU Free Documentation License.
It uses material from the
"Arkitektura".
Home Page • arts • business • computers • games • health • hospitals • home • kids & teens • news • physicians • recreation• reference • regional • science • shopping • society • sports • world