article

Anamnesia edo istorio klinikoa da medikuak pazienteari edo honen inguruko norbaiti egindako elkarrizketa. Honen bidez, sintomak antzematen saiatuko da, gaixotasunaren zantzuen bila.

Istorio klinikoaren atalak hauexek dira:

  • Kontsultaren zioa: Kontsultatzeko arrazoi nagusiak.
  • Aurrekin familiarrak: Senideek edukitako gaixotasun aipagarriak.
  • Aurrekin pertsonalak: Pazienteak izandako gaixotasun mediko eta kirurgikoak eta hartutako tratamenduak.
  • Oraingo gaixotasuna: Oraingo prozesuaren deskribapen ahalik eta zehatzena.

Miaketa fisikoarekin batera, anamnesia da medikuak diagnostikoa bilatzeko egin behar duen lehendabiziko urratsa.

Medikuntzan diagnosiak

Anamnese | Anamnese | Anamnèse | historia clínica | Medical history | Anamnes (Medezin) | Anamnese | 病历

 

This article is licensed under the GNU Free Documentation License. It uses material from the "Anamnesi".

Home Pageartsbusinesscomputersgameshealthhospitalshomekids & teensnewsphysiciansrecreationreferenceregionalscienceshoppingsocietysportsworld